Education Vs Poverty

2007-05-17

Etorkinak eta eskola (I)


K
ultura aniztas
una hezkuntzan:

Gure herrira gero eta etorkin gehiago iristeak eta gure lurraldean hainbat mendetatik bizi diren gutxiengo kulturalak egoteak erronka berriak planteatzen dizkio gure hezkuntza-sistemari. Horrez gain, hezkuntza berriztatzeko ildoak jarri behar dira abian, eta eskola kultura arteko dimentsiorako nola prestatuko den jorratu behar da. Horren bitartez, kultur pluraltasuna hain nabaria den mundu batean ikasle guztiak aurrera egiteko nola prestatu behar diren aztertuko da. Dena den, lehentasunez euskal kulturaren berezko balioak garatuko dira.

Ikastetxean dagoen aniztasunaren osagaietako bat osagai kulturala da, hau da, balio multzoak, errealitatea ulertzeko eta errealitatera egokitzeko moduak, ohiturak, antolamendua, espazioaren eta denboraren egituraketa, botere-erlazioak, elkarreragiteko jarraibideak eta arau aldakorrak.

Erantzun egokia eman ahal izateko eta ikasle guztiak barne hartu eta parte hartu ahal izateko, alderdi komunak eta desberdintasun kulturalak eta pertsonalak hartu beharko dira kontuan. Hortaz, ikasleetako bakoitzaren eta bertan dauden taldeen ezaugarri, interes eta premiei erantzun beharko die eskolak, eta ikasle orok gaitasun guztiak -gaitasun komunak zein beraien gaitasun bereizgarriak- garatzeko duen eskubidea errespetatu eta indartu beharko da. Aniztasun hori faktore aberasgarria izango bada, berdintasunaren, elkarrizketaren eta trukearen ikuspegitik planteatu beharko da aniztasuna. Hala eginez gero, ez da ikasle bat edo talde bat beste baten barruan integratu behar, ez da ikasle bat edo talde bat egokitu behar; aitzitik, guztiek integratu beharko dute eskola-taldean, bakoitzak bere bereizitasunak, ikuspuntuak, ohiturak, balioak, ezaugarriak eta alderdi komunak gaineratu beharko ditu, eta, hala, talde hori hurbildu eta kohesionatu egingo da.

Iturria: Berritzegunea

No hay comentarios: