Education Vs Poverty

2007-05-12

Teknologia berriek zer nolako eragina duten guzti honetan


Z
er da Digital Gap?

Kontzeptu honek Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak erabiltzen dituzten pertsona, komunitate, estatu edota herrialdeen eta erabiltzeko aukera ez dituzten edota nahiz eta aukera izan nola erabili ez dakitenen artean dagoen aldea suposatzen du.

Ikuspegi bat edo anitz:

Ikuspegi bat baino gehiago daudela esan dezakegu. Kritiko askok diotenez Informazioaren Gizartea kultur inperialismoaren bertsio zaharberritua baino ez da, batez ere mendetasun teknologikoak ardatza duen inperialismo berria. Bestalde, Informazioaren Gizartearen aldekoek diote Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek munduko merkatu globalizatuetan lehiatzeko aukera ematen dutela. Haiek beretu gabe, ez dago halako merkatuetan lehiatzerik. Beste batzuk nahiz eta Informazioaren Gizartearen alde egon, ez dira hain baikorrak. Izan ere, eten digitala garapenaren ereduan oztoporik handienetakoa dela onartzen dute.

Dena den, teknologia hauen aldekoek ere onartzen dute pitzadura edo urradura digitala garapenak duen trabarik handiena izan daitekeela: urradura horren alde batean teknologia horiei esker garapenari eutsi diotenak dabiltza, beste aldean, berriz, teknologia horiek eskuratzerik ez izan eta garapenari agur esan behar diotenak.

Informazioaren gizartea ala ezagutzaren gizartea?

Informazioaren gizarteak informazio-teknologien berritasunekin eta erabiliarekin sortzen dira informazioaren transferentziaren handitasunak gaur egungo gizartean garatzen diren hainbat jarduera era askotan aldatu baitzuen. Era berean, informazioa eta ezagutza ez dira gauza bera, informazioa jakintzarako bidea delako, baina ez da jakintza bera. Ezagutza edozein adimen zentzudunek ulertuak izan daitezkeen elementuei dagozkio, informazioa, berriz, merkatal interesei dagozkien elementuak dira, etorkizunean beste hainbestetzat jakintasunaren gizartea izango dena atzeratuz.

Aipatzekoa da, ezagutzaren gizartea ez dela gaur egun izaten, izatekotan berebizikorantz edo bilakaera epealdirantz doan gizadia izango da. Hau da, epealdi hau gaurko informazioaren garaia pasatu eta gero izango da, eta hara, gaurko gizarteren baliabideek eta gizatarkuntzak jokatzen dituzten aukeraren bidez, helduko gara. Informazioa datu orobatekoen eta bereiztezinen multzoa baino ez den izango bitartean (harik eta munduko biztanle guztiek hezkuntzaren eremuan aukera berdintasuna izan arte, informazio erabilgarria zentzuz eta jarrera kritikoaz maneiatzeko, aztertzeko, informazioa osatzen dituzten osagaiak hautatzeko eta hauetako interesgarrienak izango direnak ezagutzaren datutegira gehitzeko), orduan informazioaren gizarte batean jarraituko dugu egoten, eta ez gara jakintzaren gizarteak izango direnerantz bilakatu izango.

Gai honetaz hainbat artikulu topatu ditzakezu helbide honetan:

http://www.quadernsdigitals.net/index.php?accionMenu=hemeroteca.VisualizaNumeroRevistaIU.visualiza&numeroRevista_id=474

Gai honi buruz interesgarriak diren bi liburu: Cabrero, J. (2001) "Tecnología educativa". Barcelona, Paidós; eta Majó, J. eta Marqués, P. (2002) "La Revolución Educativa en la era de Internet". Barcelona, Praxis.

No hay comentarios: