Education Vs Poverty

2007-04-24

Hezkuntzaren dimentsioak


1.
Dimentsio MORALA:

Jaiotzen garenean ez daukagu moral propiorik, gurasoek, iralaskeak esaten digutena egiten dugu. Horregatik esaten dugu heteronomoa dela, ez daukagulako berezko moralarik. Baina apurka, balore batzuk hartuz, beste batzuk baztertuz, balio sistema eraikitzen joaten gara. Baloreen sistema osatzen lortzen dugunean autonomoak gara.

Gizartean hainbat arau bete behar dira, hezkuntzaren bidez ikasten ditugu arau horiek, bai legean bai eta moralean ere.

Heteronomia apurtu behar dugu, kontzientzia, morala esna dadin. Era berean, ezjakintasuna, kulturgabetasuna nahiz manipulazioa baztertu behar ditugu.

Eredu kultural bakoitzak, hein batean, garrantzia du (ijitoak, musulmanak, katolikoak, ...)

2. Dimentsio EKONOMIKOA:

Hezkuntza funtsezkoa da garapen ekonomikorako. Estatu ezberdinek urtero dirua jartzen dute hezkuntzan. Zenbat eta titulo altuago izan, hainbat eta ateak zabalduago egongo dira. Horregatik, hezkuntzak bere dimentsio ekonomikoa badu, eta zenbat eta hezkuntza maila altuago izan, gehiago baloratuko zaigu gizarteak.


3. Dimentsio SOZIALA:

Hezkuntza sistemak gizartean dauden beharrak barneratu behar ditu bere curriculumean, baita gizartearen interesak ere.

4. Dimentsio POLITIKOA:

Estatuak hezkuntza behar du bere biziraupenerako. Hezkuntza legeak eta ikasketek barne dituen irakasgaiak osatzen ditu estatuak. Estatua hezkuntzaz baliatzen da bere helburuak betetzeko eta hiritarren premiak asetzeko. Aurreko hau lortzeko, Ageriko Curriculuma usatu ez ezik, Curriculum ezkutua ere erabiltzen du.

2007-04-20

Hezkuntzaren helburua ikasleen premiak asetzea da


Gizakiaren beharrak, A. Maslow (1975) "El hombre autorrealizado"



- BEHE MAILAKO PREMIAK: Bizitzarako ezinbestekoak direnak, behe mailako premiak bete behar ditugula dio Maslowek.

* Biziraupenerakoak: elikadura (jan eta edan), lo egin, osasuna, maitasuna, sexua (espeziaren iraupenerako).

* Segurtasuna, bai fisikoki bai psikologikoki: jantzia, etxebizitza, tratu txarrak ez jasotzea, lana, ...

* Partaidetza: sentitu behar dugu besteen onarpena, partaideok garela. Adb: umeak 3 urtekin argi eta garbi daki emakumea edo gizona dela (generoa), edota
euskalduna edo frantsesa (pertenentzia).

* Autoestima: Balio dugula sentitu behar dugu. Autoestima garatzeko prozesuan guraso zein irakasleok izugarrizko eragina izaten dugu umeengan.

- GOI MAILAKO PREMIAK: Behe mailakoak beteta daudenean.

* Lorpen intelektuala: Ezinbestekoa da mundua ulertzeko, etengabe ikasten jarraitzeko.

* Gozamen estetikoa: edertasunen beharra, gauzak txukun edukitzea, ordenatuta, e.a. Badaude maila ezberdinak.

* Autorrealizazioa: Sormena, kreatibitatea. Goi mailako premia guztiak ase dauzkagunean autorrealizazioa jazotzen da, baina horretarako behe mailako beharrak ere nahikotu behar ditugu.


Hezkuntzaren azken helburua da gizakion beharrak asetzea.

2007-04-18

Eskola berria

j
Zergatik aipatu dudan 2007ko maiatzaren 1eko idazpenean hezkuntza gizakiok lortutako eskubidea dela.

XIX. mendean bukaeran sortu zen oso mugimendu garrantzitsua "Eskola berria" hain zuzen. Mugimendu horretan zeintzuk diren eskola berrien ardatz nagusienak ikus ditzakegu. XVIII. mendean oso jende gutxi joaten zitekeen unibertsitatera, eta bertan hezkuntza formala baino ez zen (griegoa, latina, erlijioa, etab).

Eskola berriaren aitzindaritzat Rousseau JJ (1712-78) jotzen da, berak "Kontratu soziala" saiakera idatzi zuen 1749an, azken hau da, prezeski haren libururik ospetsuena. Horrez gain, "Ekonomia politikoa", "Discurso sobre la desigualdad de los hombres", "Julia o la nueva Eloisa", eta hezkuntza munduari dagokionez "Emilio o de la educación" idatzi zituen beste askoren artean.

Rousseauk eragin handia izan zuen Frantziako Iraultzan eta gizarte barruko ezberdinasunen zergatia planteatzen zuen, hau politikagintzan izugarrizko aldaketa suposatu zen.

Eliza katolikoak bere aldetik, ideia honen aurka jokatu zuen berehala, katolizismoaren dogmak zalantzan jartzen zituelako. Baina eliza ez zen bakarra, Parisko eta Suizako legebiltzarrek ere beren aurka ekitea aukeratu zuten.

Rousseauren ideiak:

1. Gizakia berez ona da, baina gizarteak zikindu, okertu, desbideratu, korronpitu egiten du. Ideia honek eliza katolikoaren dogma baten kontra zihoan, eta doa, azken honek jatorrizko bekatuaren bidez gizakiaren sormena azaltzen baitu, hots, denok bekatari jaio gara eta beteoari esker erruak barkatu zaizkigu.

2. Gizartean dauden ezberdintasun sozialak ez direla naturalak adierazten zuen Rousseauk, denok gizakiak jaio gara, hortaz, berdinak gara. Ideia honekin boterearen, estatuaren aurka jartzen da Rousseau, garaia hartan erregearen boterea Jainkotik etorri zela ustea izaten zen eta.

Kontuan hartzekoa da bere garaiko politika sistema erregetza absolutua izaten zela.

2007-04-12

Eskola ingurunea eta hezkuntzaren arteko erlazioa neoliberalismoan

Eskola ingurunea eta hezkuntzaren arteko erlazioa aztertzeko, kokatu gaitezen egungo sistema ekonomikoan, eta gizarte ohial orokorra eta modu unibertsalez zeharkatzen duten zenbait kontraesan jakinetatik abiatuko gara. Neoliberalismo sistemaz azterketa burutu duten pentsalari garaikideek, besteak beste, plazatutako hiru kontraesanak, labur esanda, hauxek dira:

1. Legitimazio arazoak kapitalismo berantiarrean deitutako liburuaren hiru pasarte desberdinetan, Habermasek zera diosku, ordena kapitalistaren oinarrizko kontraesana, aberastasun publikoaren jabekuntza pribatua dela, edo nahi bada, guztionak diren interesak, batzuen interes partikularretara makurtzearen kontraesana.

2. Giza eta gizarte-errealitateaz interpretazio hegemonikoa ekonomizismoa dela eta honen aurrerakadatik abiatuz, Jesus Ballesterosek hurrengo hau azaltzen du, gure garaiko problema handienak ez direla teknikoak, etikoak baizik.

3. Azken kontraesana, Castellsek planteatzen diguna, globalizazioaren eta identitatearen arteko oposizioa moldatzen ari dela gure mundua eta gure bizitzak.

Aipatutako aberastasun soziala aberastasun pribatutzat erabiltzea oposizioak, bi arazotara eramaten gaitu, batetik, nola banatu era injustuan, eta halaere, legitimoan sozialki ekoiztutako aberastasuna, eta bestetik, kontraesana mantentzeak berak krisialdiak izango ditu, eta hauek ez dira maila ekonomikoan iragartzen, maila soziokulturalean baino. Beste hitz batzutan esanda, banaketa ez-zuzen izaten jarraitzeko, sistema kapitalista etengabeko legitimazioak egin beharrean dago, eta hauek nagusiki, esparru soziokulturalean ematen dira.

Merkatu ekonomikoan garaturiko teknika-etika kontraesana aztertzean, ideologia teknokratikoak ingurugiroaren suntsiketa, hirugarren munduaren txiroketa, arma karrera, kontsumismo eroa eta gizabanakoaren indiferentzia ekarri ditu. Baina badela beste jarrerarik ere, erresistentziarena alegia, giza beharrizan oinarrizkoenak, biologiatik sinbolikoraino, emendatzearen alde jokatzen duena.

Boterea aberastasuna, informazio eta sare global orokorrean egituraturik dago, eta finantz merkatuaren harreman sare konplexuak egitura globalizatua duen bitartean, esperientzia, demokrazia eta nortasuna lokalak dira. Ondorioz, egungo gatazka, elitekoek ezarritako menperapen sistemaren eta nortasun kolektibo berriek daramaten askapen mugimenduen artean (feministak, ekologistak, antimilitaristak, ...) ematen da.

Kontraesan horiek askatzeko eredu zehatzik egon ez arren, bada bestelako aukerarik, eta da, mundu osoko mugimendu sozialen topaketako aitorpen eta hitzarmenetan ondorioztatzen diren ideiak, 1992ko ekainean, Rio Janeiron egindako Lurraren Gailurrean aurkezturikoak.

Ikerketarako ongi datozkidan horietako ideia pere bat hartuko ditut:

Bata, erakunde ekonomikoaren helburua komunitatearen oinarrizko baharrizanak emendatzea dela, hala nola, elikadura, sabai, jaki, hezkuntza, osasuna eta kultura disfrutatzea, eta horrek lehentasuna duela beste edozein kontsumoaren aurrean.

Bestea, aurreko beharrizan fisikoak betetzeaz gain, gizabizitzaren kalitatea ondoko adierazle hauen menpe dagoela: harreman sozialen garapen, sormena, adierazpen kultural eta artistikoak, espiritualitatea eta komunitatearen partaide produktiboa izatea.

Egitura sozial eta norbanakoaren arteko dialektika. Bizi dugun errealitateak alde batetik bere onurak erakusten dizkigu, aurrerapen zientifiko teknologikoak, eta bestetik, desberdintasunak, txirotasuna, bazterketa, desenkantua, zapalkuntza sozial zein ekonomikoak, eta horren aurrean, zera galdetu beharko dugu: egungo botere erlazio sistemaren aurrean, aurkitu dezakegu hezkuntzan alternatibarik? Irakasle legez, baikorra izan behar dut, behintzat.

Aipu bat


"Gure etorkizunaz

jabetu gaitezen
egungo humanismoa da.

Gure eskoletan,
gure unibertsitateetan
produzitutako jakintzak
deus balio du,
ez badio laguntzen herriari,
bere buruaz kontzientzia hartzen
bizitza-subjektutzat eraikitzeko."


Emir Sader (Rioko Unibertsitateko soziologoa)
GARA, 2003ko maiatzaren 5ean, 9.orr.

2007-04-10

Hezkuntza Vs Txirotasuna

Gure 1. munduko gizartean heziketa denok lortutako eskubidea da, eta normaltzat hartzen dugu. Baina garai batean, heziketa sektore batentzat baino ez zen, egin eginean ere, hauxe da gaur egun, 3. munduan jazotzen dena. Izan ere, eskolak minimo batzuk bermatzen ditu denok kulturara heltzeko, denok gauza bera ikas dezagun, edo hori da helburua, behintzat. Beraz, gizartean txertatu ahal izateko hezkuntza ezinbestekoa dela esan dezakegu.

Gizartean txertatzeak gizartean parte hartzeaz gain, hau da, erabakitzeko eskubidea nahiz aukera izateaz gain, txirotasuna alboratzea ere esan nahi du.


Mundua aldatzen zaigu, kapitalismoaren zein globalizazioaren eraginez. Bitakora honetan bilakaera honen ondorio larrienetariko bati buruz arituko naiz, hots, hezkuntza eza eta txirotasunaren arteko parekaketari dagokionez.