Education Vs Poverty

2007-05-23

Etorkinak eta eskola (II)


Eskola inklusiborantz:

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak euskal hezkuntza-sistema osoari buruz egiten du gogoeta, baita hezkuntza-prozesuan hurbilen dauden bitartekoei buruz ere, hala nola eskolari eta aholkularitza eta laguntzarako eragileei buruz. Garrantzi berezia duten hainbat nabarmendu behar dira:

- Eskolak garapenerako ingurune eta bitarteko egokiak eskaini beharko ditu, guztiak sartzen diren eskolaren ikuspegitik. Era berean, eskolak berak ikaskuntza arrakastatsua errazteko sortzen dituen oztopoak baztertu beharko dira.

- Desberdintasunerako errespetua, eta eskubide eta aukeren berdintasuna uztartuko dituzten estrategiak bilatu behar dira, eta taldeen arteko elkarbizitza eta elkarrizketa sustatu beharko da.

- Gutxiengoen kultura eskolara hurbiltzeak ikasgelako jarduna berriro planteatzea eskatzen du, eta horrek hezkuntza-jardueraren elementu guztietan eta curriculumaren funtsezko elementuetan eragina izango du.

- Planteamendu orokorra egin beharko da, ikastetxearen bizitza osoan eragina izango duen planteamendua.

- Planteamendu orokor hori kultura arteko ikuspegitik abiatuta egin beharko da, eta bertatik berraztertu beharko dira balioak, estrategiak eta helburuak.


Horrenbestez, hezkuntza- administrazioa -hezkuntza kudeatzeko irizpideen bitartez-, irakaskuntza, tutoretza eta laguntzarako eragileak, eta erkidegoaren beraren beste eragile batzuk inplikatuko dituzten ekintzak bideratu beharko dira.

Ildo horretan, honako alderdi hauek jorratuko dira: irakasleon prestakuntza-prozesuak nabarmentzea; hezkuntza-erantzun aberatsa planteatuko duten hezkuntza eta curriculumeko proiektu inklusiboak sustatzea; hizkuntza indartzeko baliabideak hornitzea; atzerriko ikasle etorkinak euskal kulturan sar daitezen bultzatzea; gure gizartean dauden beste kultura batzuen elementuak curriculum-proiektuetan sartzea, horiek hobeto ezagutu eta baloratzeko eta aurreiritziak eta estereotipoak arbuiatzeko; familiak eta eskola inplikatzea, ikasle etorkinek eta gutxiengoen kulturetako familietako ikasleek eskolan arrakasta lortzeko proiektuetan; laguntza pertsonalak eta ekonomikoak ematea, eta abar.

Iturria: Berritzegunea

2007-05-17

Etorkinak eta eskola (I)


K
ultura aniztas
una hezkuntzan:

Gure herrira gero eta etorkin gehiago iristeak eta gure lurraldean hainbat mendetatik bizi diren gutxiengo kulturalak egoteak erronka berriak planteatzen dizkio gure hezkuntza-sistemari. Horrez gain, hezkuntza berriztatzeko ildoak jarri behar dira abian, eta eskola kultura arteko dimentsiorako nola prestatuko den jorratu behar da. Horren bitartez, kultur pluraltasuna hain nabaria den mundu batean ikasle guztiak aurrera egiteko nola prestatu behar diren aztertuko da. Dena den, lehentasunez euskal kulturaren berezko balioak garatuko dira.

Ikastetxean dagoen aniztasunaren osagaietako bat osagai kulturala da, hau da, balio multzoak, errealitatea ulertzeko eta errealitatera egokitzeko moduak, ohiturak, antolamendua, espazioaren eta denboraren egituraketa, botere-erlazioak, elkarreragiteko jarraibideak eta arau aldakorrak.

Erantzun egokia eman ahal izateko eta ikasle guztiak barne hartu eta parte hartu ahal izateko, alderdi komunak eta desberdintasun kulturalak eta pertsonalak hartu beharko dira kontuan. Hortaz, ikasleetako bakoitzaren eta bertan dauden taldeen ezaugarri, interes eta premiei erantzun beharko die eskolak, eta ikasle orok gaitasun guztiak -gaitasun komunak zein beraien gaitasun bereizgarriak- garatzeko duen eskubidea errespetatu eta indartu beharko da. Aniztasun hori faktore aberasgarria izango bada, berdintasunaren, elkarrizketaren eta trukearen ikuspegitik planteatu beharko da aniztasuna. Hala eginez gero, ez da ikasle bat edo talde bat beste baten barruan integratu behar, ez da ikasle bat edo talde bat egokitu behar; aitzitik, guztiek integratu beharko dute eskola-taldean, bakoitzak bere bereizitasunak, ikuspuntuak, ohiturak, balioak, ezaugarriak eta alderdi komunak gaineratu beharko ditu, eta, hala, talde hori hurbildu eta kohesionatu egingo da.

Iturria: Berritzegunea

2007-05-12

Teknologia berriek zer nolako eragina duten guzti honetan


Z
er da Digital Gap?

Kontzeptu honek Informazio eta Komunikazio Teknologia berriak erabiltzen dituzten pertsona, komunitate, estatu edota herrialdeen eta erabiltzeko aukera ez dituzten edota nahiz eta aukera izan nola erabili ez dakitenen artean dagoen aldea suposatzen du.

Ikuspegi bat edo anitz:

Ikuspegi bat baino gehiago daudela esan dezakegu. Kritiko askok diotenez Informazioaren Gizartea kultur inperialismoaren bertsio zaharberritua baino ez da, batez ere mendetasun teknologikoak ardatza duen inperialismo berria. Bestalde, Informazioaren Gizartearen aldekoek diote Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek munduko merkatu globalizatuetan lehiatzeko aukera ematen dutela. Haiek beretu gabe, ez dago halako merkatuetan lehiatzerik. Beste batzuk nahiz eta Informazioaren Gizartearen alde egon, ez dira hain baikorrak. Izan ere, eten digitala garapenaren ereduan oztoporik handienetakoa dela onartzen dute.

Dena den, teknologia hauen aldekoek ere onartzen dute pitzadura edo urradura digitala garapenak duen trabarik handiena izan daitekeela: urradura horren alde batean teknologia horiei esker garapenari eutsi diotenak dabiltza, beste aldean, berriz, teknologia horiek eskuratzerik ez izan eta garapenari agur esan behar diotenak.

Informazioaren gizartea ala ezagutzaren gizartea?

Informazioaren gizarteak informazio-teknologien berritasunekin eta erabiliarekin sortzen dira informazioaren transferentziaren handitasunak gaur egungo gizartean garatzen diren hainbat jarduera era askotan aldatu baitzuen. Era berean, informazioa eta ezagutza ez dira gauza bera, informazioa jakintzarako bidea delako, baina ez da jakintza bera. Ezagutza edozein adimen zentzudunek ulertuak izan daitezkeen elementuei dagozkio, informazioa, berriz, merkatal interesei dagozkien elementuak dira, etorkizunean beste hainbestetzat jakintasunaren gizartea izango dena atzeratuz.

Aipatzekoa da, ezagutzaren gizartea ez dela gaur egun izaten, izatekotan berebizikorantz edo bilakaera epealdirantz doan gizadia izango da. Hau da, epealdi hau gaurko informazioaren garaia pasatu eta gero izango da, eta hara, gaurko gizarteren baliabideek eta gizatarkuntzak jokatzen dituzten aukeraren bidez, helduko gara. Informazioa datu orobatekoen eta bereiztezinen multzoa baino ez den izango bitartean (harik eta munduko biztanle guztiek hezkuntzaren eremuan aukera berdintasuna izan arte, informazio erabilgarria zentzuz eta jarrera kritikoaz maneiatzeko, aztertzeko, informazioa osatzen dituzten osagaiak hautatzeko eta hauetako interesgarrienak izango direnak ezagutzaren datutegira gehitzeko), orduan informazioaren gizarte batean jarraituko dugu egoten, eta ez gara jakintzaren gizarteak izango direnerantz bilakatu izango.

Gai honetaz hainbat artikulu topatu ditzakezu helbide honetan:

http://www.quadernsdigitals.net/index.php?accionMenu=hemeroteca.VisualizaNumeroRevistaIU.visualiza&numeroRevista_id=474

Gai honi buruz interesgarriak diren bi liburu: Cabrero, J. (2001) "Tecnología educativa". Barcelona, Paidós; eta Majó, J. eta Marqués, P. (2002) "La Revolución Educativa en la era de Internet". Barcelona, Praxis.

2007-05-08

Aberastasunaren banaketa

Gaur egungo munduko aberastasunaren banaketak bidegabekoa den errealitate bat eskaintzen digu. Garatutako herrialdeen biztanleek, gutxi gora behera munduko populazioaren %20ak, aberastasun osoaren %82a dute. Beste biztanle guztiak, 5.000 milioi baino gehiago, geratzen den %18arekin moldatu behar dira, gainera hau ere ez da bidezko modu batetan banatzen.

Estatu Batuetako biztanle batek urtero Afrikako familia zabal bat denbora berdinean zehar mantentzeko behar adina energia gastatzen du. Ondorioa da herrialde batzuen aberastasuna besteen txirotasunean oinarritzen dela ematen duela. Globalizazioaren zein kapitalismoaren ondorioz sortutako arazo honen irtenbidea ez da erraza. Baina, lehen mundutik banakako neurriak har daitezke, hala nola hondakinen gehiegizko produkzioa murriztea, ez beharrezko gastuak murriztea, eta batez ere hezkuntza eskuratzeko zihurtatzea.

1998an Nazio Batuek munduko aberastasunaren inguruko txosten bat aurkeztu zuen. Emaitza izugarria da: 250 pertsonek soilik, munduko aberastasunaren %50a zuten. Beste erdia horren irregularra den eskala batean banatzen zen geratzen diren sei mila milioi pertsonen artean.

Iturria: hiru.com

2007-05-07

Eskola demokratikoak

lmmmmmmmmmmmmmmmmm
B
aina hezkuntzaren arazoa ez da bakarrik 3. munduan jazotzen, hona hemen geure gizartean dauden kontraesanak:

- Eskola publikoaren aldarrikapena egin, eta eskola bera, guztiaren erruduna izatea leporatzea.

- Erabakiak maila lokalean hartu behar direla defendatzea, baina arau estatalak ezartzen dira.

- Pentsamendu kritikoa azpimarratzen da, baina programa eta materialen zentsura gehituz doa.

- Dibertsitate kulturala aldarrikatu, baina mendebaldeko tradizio kulturalaren bidez presionatzea.

- Enpresen eta industriaren beharrizan teknikoak helmugatzat jotzen dira, eta premia etikoak?

- Eskola publikoaren lana porrotatzat jotzea, baina benetako txostenak izkutatzea.

- Eskolari errendimendu gehiago eskatzea, baina berarentzat diru publikoa murriztea.



Demokraziaren esanahia:

Eskola demokratikoa ondoko baldintzak izan beharko lituzke:

1. Ideien zirkulazio librea, pertsonak informatuak egon daitezen eskubidea bermatzeko.

2. Arazoak konpontzeko aukerak sortu ahal izateko ahalmen indibidual eta kolektiboen ahalmenean sinestea.

3. Ideiak, problemak eta politikak baloratzeko hausnarketa kritikoa eta azterketa erabiltzea.

4. Besteen ongizatearen eta ondasun amankomunaren aldeko ardura.

5. Gizabanakoen eta gutxiengoen eskubideen duintasun eta eskubideaz arduratzea.


6. Demokrazia ez dela lortzear "ideala", bizi behar dugun baloreen multzo "idealizatua" baizik.

7. Bizitza demokratikoa sustatzeko eta zabaltzeko erakunde sozialak antolatzea.

Demokrazia zer den ikasteko, zer esan nahi duen eta praktikatu egin beharko da. Irakasle askoren lan sendoa, gogorra eta konprometituen historia gogaingarriak laburtuko dira.


Egitura eta prozesu demokratikoak:

Hezitzaile demokratikoak ez du bakarrik desberdintzapen sozialak gutxitzen, hori sortzen duten baldintzal aldatzen ere bai. Gazteez arduratzen da baina arrazismo, injustizia, botere zentralizatua, txirotasun eta bestelako desberdintzapenen aurrean tinko eutsi ere bai.

Eskola demokratikoki antolatzeak baditu lanak eta gatazkak, baina
bizitza demokratikoa, esperientzia demokratikoak edukirik ikasten da, ez beste modu batez.


Curriculum demokratikoa:

Curriculum "izkutua". Demokraziak, informaturik dauden pertsonen onarpena suposatzen badu, curriculum demokratikoak, informazio barietate handirako sarbidea eta opzio ugaritarako eskubidea inplikatu behar du. Hezitzaileek gazteei, ideia desberdinetan bilatzen eta berauenak azaltzen lagundu behar diete.

Baina ezagutza sozialki eta historikoki eraikitzen da; baloreak eta interesak dituzten pertsonek produzitu eta zabaltzen dute. Horregatik, curriculum demokratikoan gazteok geure gizartearen "interpretatzaile kritikoak" izaten ikasten dugu.

Iturria: Apple MW, Beane JA (1997) "La defensa de las escuelas democráticas"

2007-05-04

Adimen kulturala


Pertsona guztiak antzerako trebetasunak dauzkate elkarrizketa berdintzaile baten parte hartzeko, nahiz eta bakoitzak giro ezberdinetan agertu: ikasgela, azoka, lantegi, auzobatzarra, diskoteka... Zenbait uneren trebetasun komunikatiboa. Talde pribilegituek inposatutako komunikazioari buruzko balorazioa soziala, eta oraindik orain, eskolan ezarrita dagoen ereduaren indarra. Ikasketa dialogikoak giza interakzioaren dimentsio globala kontuan hartzen du, eta horri adimen kulturala deitzen zaio. Honen elementu osatzaileak dira: adimen akademikoa, praktikoa eta trebetasun komunikatiboak eta lagun guztiek azken hauetariko trebetasunak dauzkate.


Adimen kulturalaren bidez, gabezien teoriak gainditu litezke, eta hauen artean, helduen ustezko adimen gutxitzeaz ari direnak bereziki (Wechsleren testetan belaunaldien arteko ikasketa maila ezberdindua kontuan ez hartzea; eta ondorioz, edismo diskriminazioa). Freire eta Vigotskyren ekarpenak. Kolektibo guztiek diskriminazio klasista, arrazista, sexista zein edista gainditzeko adimen kultural nahikoa dute. Gure gizartean dauden orma antidailogikoak hiru motatakoak izan daitezke: kulturalak (jakintza meneratzailea), sozialak (ezagutza baliotsua) eta pertsonalak.

Norbere trebetasunak marko berrirako transferitzeko prozesuak hiru urrats ditu:

- Autokonfiantza interaktiboa: taldeak besteen trebetasunak aintzakotzat hartzea.

- Transferentzia kulturala: adimen kulturala testuingurune akademiko berrian frogatzea.

- Sormen dialogikoa: partehartzaileen ekarpenen bidez ikasketaren kontzientzia.

Iturria: Flecha R. (2001): Compartiendo palabras. El aprendizaje de las personas adultas a través del diálogo.

Diskurtso modernista auzitan

Paradigma alternatiboren bila:
f

Azkenaldiotan, postmodernismoa (formulazio ezberdinetan) izan da modernismoaren postulatuak zorrotzenik kritikatu dituena. Honen ezaugarri batzuk hauek dira:

1. Postmodernismoak modernismoaren sistema oroesplikatzaileak, edo Lyotardekin esateko, "metanarratzaileak" edo azalpen totalitarioak ukatzen ditu.

2. Posmodernismoak zerbait berria ekartzen du pentsamenduaren zelaira, modernismoaren aurka, eta da arrazoia, agintaritza, egia eta etika ez direla absolutuak; alderantziz, horien eraikuntzan, absolutuaren ganetik, historikoa eta kontingentea denaren erresuma dagoela.

3. Herri kulturan edota beste kultura ezberdinen kontra mugak ezarri dituen diskurtso modernistaren kontra, posmodernismoak dio, menperapen ondorioz sistemak baztertuak izan diren eta diren kultura horiek -hala nola, arraza, klase, genero, etniaren kategoriak- direla, hain zuzen, aintzakotzat hartu beharrekoak, eta beraz, modernismoak herri zibilizatu eta ez zibilizatuen, kultura aurreratuen eta ez aurreratuen artean jarritako mugak gainditu egin behar direla.

4. Azkenik, orokorrean esanda, arrazoi unibertsalak ez duela balio giza arazoen azalpenerako, narratiba totalizatzaileak soberan daudela, Mendebaldeko Europako kulturaren kontzeptu etnozentrikoa kasu. Eta arraza, klase, genero eta etniarengatik ezberdintzen direnak, gizartearentzat mehatxu bat ez, baizik desberdintasun horiek gizarte demokratiko baten printzipiorik oinarrizkoenak izan behar dutela (Giroux).

Zentzu honetan, kritika postmodernistak zerbitzu teoriko eta soziopolitiko garrantzitsua eskaintzen du "besteek" -zehazki, baztertuek eta menperatuek- beren ahotsa entzunaraz dezaten, beren historia partikularrak eta beren nortasun indibidualak zein kolektiboak eraiki ditzaten.


Bestetasunaren pedagogia:

Diskurtso modernista etnozentristak bestetasuna (alteridad) arriskutzat jo du, berdintasunaren eta tolerantziaren kontzeptua arriskuan jartzen zuelako. "Beste" horiek beti ere arriskutsuak ziren eta dira, Estatu-nazioez osaturiko Europa neoliberal eta neokontzerbadore honetan, eta horregatik, bere mugak zaintzen ahaleginduko da, fisikoak (inmigrazioaren aurka), linguistikoak (eleaniztasunaren aurka), akademikoak ("besteen" curriculum propioen aurka), politikoak (mugimendu nazionalisten aurka). Pentsamendu bakarreko estatu etnozentristarentzat mehatxu bat, adibidez, Euskal Herriak, bertako errealitate soziopolitiko eta historikotik abiatuta, bere neurriko curriculum berezi eta espezifikoa egin ahal izatea.

Iturria: Iztueta P. (2002) "Euskal curriculuma bestetasunaren ikuspegitik"

2007-05-02

Eredu berri baten bila

Politika, hizkuntza eta hezkuntzarekin arteko harremanak boterearen argitan aztertzea da saio honen xedea. Hiru kontzeptu hauek, eguneroko bizitzan maizenik darabiltzagunak hain zuzen, errotik ditugu polisemikoak. Hala gertatzen da, beste arrazoien artean, kontzeptu horiez diharduten Gizarte Zientziak eta horietako bakoitzean dauden paradigmak, halaber, anitzak direlako. Izan ere, kontzeptu horiek errealitatean hertsiki lotuak daudela eta, nahiz modu batera zein bestera definitu, elkarren erreferentzian agertu ohi direla. Lotura horiek nolakoak diren eta nola azaltzen diren, hortxe datza kontua.

Edozein gizarte-fenomeno aztertzen delarik ere, ohargabean edo ohartuta, beti egoten da ikerketa ustez zientifiko batean diskurtso ideologizatua egiteko arriskua. Horregatik, jarraiko hiru maila hauek bederen berezi beharrekoak dira: ezagutu nahi den errealitatea bera, ideologiak eta jakintza. Baina, Gizarte Zientzietan paradigma bat baino gehiago egonda, zer-nolako prozedura metodologiko-teorikoa erabili behar da hiru maila horiek garbi bereizteko eta errealitatearen ezagutza espezifikoan aurrera egiteko? Ikertzaile bati hementxe sortzen zaizkio zailtasunak. Ezagutzen dituen paradigma ezberdinetatik baten bat hautatzen da, eskuarki, gehien konbentzitzen duen hura, edo, bestela, norberak bere eredua eraikitzen du. Hezkuntzaren Soziologiaren inguruan eraikiak izan diren teoriak aztertu eta sistematizatzen aspalditik dihardugu, baina, egia esan, ez gara ausartu izan geure bide autonomoa egiten. Azkenean, gure arrazoiketa sistematizatua erabat biribiltzeko zain egon gabe, gutxi asko ondua dugun eredu teorikoaren norabidea markatzen duten lerro nagusiak seinalatzeko moduan gaude. Argitasunaren amorez, 1. taulan aurreratzen dut jardunaren hezurdura.

Taula: Gizarte errealitatea, ideologiak eta jakintza

Elkarrekintzen sarea

1. Egitura egituratzen


2. Gizartea eraldatzen

Erakundeak

Taldeak


Gizarte kontrola

Gizarte aldaketa

Familia

Generoa


Menerapena

Gatazka

Hezkuntza

Klaseak


Legitimazioa

Kontraesanak

Ekonomia

Etniak


Moralitatea

Interesa

Erlijio


BOTEREA

Araua

Motiboa

Politika



Ordena

Teknologia

Ekologia



Adostasuna

Demografia

Hizkuntza




Erresistentzia





Mugimenduak





Baloreak





Ideologiak

3. Errealitatea ezagutzen

Politikaren esparrua

Hizkuntzarena

Hezkuntzarena


Goian aipatzen ditudan ideien sortzailea Paulo Iztueta Armendariz da, "Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian" liburuan agertzen diren arren, ikuspegi globalago batetik, Mundu mailan ere aplika ditzakegu, txirotasuna baztertzeko eta demokrazia ezartzeko hezkuntzaren garrantziaz jabetzeko.


2007-04-24

Hezkuntzaren dimentsioak


1.
Dimentsio MORALA:

Jaiotzen garenean ez daukagu moral propiorik, gurasoek, iralaskeak esaten digutena egiten dugu. Horregatik esaten dugu heteronomoa dela, ez daukagulako berezko moralarik. Baina apurka, balore batzuk hartuz, beste batzuk baztertuz, balio sistema eraikitzen joaten gara. Baloreen sistema osatzen lortzen dugunean autonomoak gara.

Gizartean hainbat arau bete behar dira, hezkuntzaren bidez ikasten ditugu arau horiek, bai legean bai eta moralean ere.

Heteronomia apurtu behar dugu, kontzientzia, morala esna dadin. Era berean, ezjakintasuna, kulturgabetasuna nahiz manipulazioa baztertu behar ditugu.

Eredu kultural bakoitzak, hein batean, garrantzia du (ijitoak, musulmanak, katolikoak, ...)

2. Dimentsio EKONOMIKOA:

Hezkuntza funtsezkoa da garapen ekonomikorako. Estatu ezberdinek urtero dirua jartzen dute hezkuntzan. Zenbat eta titulo altuago izan, hainbat eta ateak zabalduago egongo dira. Horregatik, hezkuntzak bere dimentsio ekonomikoa badu, eta zenbat eta hezkuntza maila altuago izan, gehiago baloratuko zaigu gizarteak.


3. Dimentsio SOZIALA:

Hezkuntza sistemak gizartean dauden beharrak barneratu behar ditu bere curriculumean, baita gizartearen interesak ere.

4. Dimentsio POLITIKOA:

Estatuak hezkuntza behar du bere biziraupenerako. Hezkuntza legeak eta ikasketek barne dituen irakasgaiak osatzen ditu estatuak. Estatua hezkuntzaz baliatzen da bere helburuak betetzeko eta hiritarren premiak asetzeko. Aurreko hau lortzeko, Ageriko Curriculuma usatu ez ezik, Curriculum ezkutua ere erabiltzen du.

2007-04-20

Hezkuntzaren helburua ikasleen premiak asetzea da


Gizakiaren beharrak, A. Maslow (1975) "El hombre autorrealizado"



- BEHE MAILAKO PREMIAK: Bizitzarako ezinbestekoak direnak, behe mailako premiak bete behar ditugula dio Maslowek.

* Biziraupenerakoak: elikadura (jan eta edan), lo egin, osasuna, maitasuna, sexua (espeziaren iraupenerako).

* Segurtasuna, bai fisikoki bai psikologikoki: jantzia, etxebizitza, tratu txarrak ez jasotzea, lana, ...

* Partaidetza: sentitu behar dugu besteen onarpena, partaideok garela. Adb: umeak 3 urtekin argi eta garbi daki emakumea edo gizona dela (generoa), edota
euskalduna edo frantsesa (pertenentzia).

* Autoestima: Balio dugula sentitu behar dugu. Autoestima garatzeko prozesuan guraso zein irakasleok izugarrizko eragina izaten dugu umeengan.

- GOI MAILAKO PREMIAK: Behe mailakoak beteta daudenean.

* Lorpen intelektuala: Ezinbestekoa da mundua ulertzeko, etengabe ikasten jarraitzeko.

* Gozamen estetikoa: edertasunen beharra, gauzak txukun edukitzea, ordenatuta, e.a. Badaude maila ezberdinak.

* Autorrealizazioa: Sormena, kreatibitatea. Goi mailako premia guztiak ase dauzkagunean autorrealizazioa jazotzen da, baina horretarako behe mailako beharrak ere nahikotu behar ditugu.


Hezkuntzaren azken helburua da gizakion beharrak asetzea.

2007-04-18

Eskola berria

j
Zergatik aipatu dudan 2007ko maiatzaren 1eko idazpenean hezkuntza gizakiok lortutako eskubidea dela.

XIX. mendean bukaeran sortu zen oso mugimendu garrantzitsua "Eskola berria" hain zuzen. Mugimendu horretan zeintzuk diren eskola berrien ardatz nagusienak ikus ditzakegu. XVIII. mendean oso jende gutxi joaten zitekeen unibertsitatera, eta bertan hezkuntza formala baino ez zen (griegoa, latina, erlijioa, etab).

Eskola berriaren aitzindaritzat Rousseau JJ (1712-78) jotzen da, berak "Kontratu soziala" saiakera idatzi zuen 1749an, azken hau da, prezeski haren libururik ospetsuena. Horrez gain, "Ekonomia politikoa", "Discurso sobre la desigualdad de los hombres", "Julia o la nueva Eloisa", eta hezkuntza munduari dagokionez "Emilio o de la educación" idatzi zituen beste askoren artean.

Rousseauk eragin handia izan zuen Frantziako Iraultzan eta gizarte barruko ezberdinasunen zergatia planteatzen zuen, hau politikagintzan izugarrizko aldaketa suposatu zen.

Eliza katolikoak bere aldetik, ideia honen aurka jokatu zuen berehala, katolizismoaren dogmak zalantzan jartzen zituelako. Baina eliza ez zen bakarra, Parisko eta Suizako legebiltzarrek ere beren aurka ekitea aukeratu zuten.

Rousseauren ideiak:

1. Gizakia berez ona da, baina gizarteak zikindu, okertu, desbideratu, korronpitu egiten du. Ideia honek eliza katolikoaren dogma baten kontra zihoan, eta doa, azken honek jatorrizko bekatuaren bidez gizakiaren sormena azaltzen baitu, hots, denok bekatari jaio gara eta beteoari esker erruak barkatu zaizkigu.

2. Gizartean dauden ezberdintasun sozialak ez direla naturalak adierazten zuen Rousseauk, denok gizakiak jaio gara, hortaz, berdinak gara. Ideia honekin boterearen, estatuaren aurka jartzen da Rousseau, garaia hartan erregearen boterea Jainkotik etorri zela ustea izaten zen eta.

Kontuan hartzekoa da bere garaiko politika sistema erregetza absolutua izaten zela.

2007-04-12

Eskola ingurunea eta hezkuntzaren arteko erlazioa neoliberalismoan

Eskola ingurunea eta hezkuntzaren arteko erlazioa aztertzeko, kokatu gaitezen egungo sistema ekonomikoan, eta gizarte ohial orokorra eta modu unibertsalez zeharkatzen duten zenbait kontraesan jakinetatik abiatuko gara. Neoliberalismo sistemaz azterketa burutu duten pentsalari garaikideek, besteak beste, plazatutako hiru kontraesanak, labur esanda, hauxek dira:

1. Legitimazio arazoak kapitalismo berantiarrean deitutako liburuaren hiru pasarte desberdinetan, Habermasek zera diosku, ordena kapitalistaren oinarrizko kontraesana, aberastasun publikoaren jabekuntza pribatua dela, edo nahi bada, guztionak diren interesak, batzuen interes partikularretara makurtzearen kontraesana.

2. Giza eta gizarte-errealitateaz interpretazio hegemonikoa ekonomizismoa dela eta honen aurrerakadatik abiatuz, Jesus Ballesterosek hurrengo hau azaltzen du, gure garaiko problema handienak ez direla teknikoak, etikoak baizik.

3. Azken kontraesana, Castellsek planteatzen diguna, globalizazioaren eta identitatearen arteko oposizioa moldatzen ari dela gure mundua eta gure bizitzak.

Aipatutako aberastasun soziala aberastasun pribatutzat erabiltzea oposizioak, bi arazotara eramaten gaitu, batetik, nola banatu era injustuan, eta halaere, legitimoan sozialki ekoiztutako aberastasuna, eta bestetik, kontraesana mantentzeak berak krisialdiak izango ditu, eta hauek ez dira maila ekonomikoan iragartzen, maila soziokulturalean baino. Beste hitz batzutan esanda, banaketa ez-zuzen izaten jarraitzeko, sistema kapitalista etengabeko legitimazioak egin beharrean dago, eta hauek nagusiki, esparru soziokulturalean ematen dira.

Merkatu ekonomikoan garaturiko teknika-etika kontraesana aztertzean, ideologia teknokratikoak ingurugiroaren suntsiketa, hirugarren munduaren txiroketa, arma karrera, kontsumismo eroa eta gizabanakoaren indiferentzia ekarri ditu. Baina badela beste jarrerarik ere, erresistentziarena alegia, giza beharrizan oinarrizkoenak, biologiatik sinbolikoraino, emendatzearen alde jokatzen duena.

Boterea aberastasuna, informazio eta sare global orokorrean egituraturik dago, eta finantz merkatuaren harreman sare konplexuak egitura globalizatua duen bitartean, esperientzia, demokrazia eta nortasuna lokalak dira. Ondorioz, egungo gatazka, elitekoek ezarritako menperapen sistemaren eta nortasun kolektibo berriek daramaten askapen mugimenduen artean (feministak, ekologistak, antimilitaristak, ...) ematen da.

Kontraesan horiek askatzeko eredu zehatzik egon ez arren, bada bestelako aukerarik, eta da, mundu osoko mugimendu sozialen topaketako aitorpen eta hitzarmenetan ondorioztatzen diren ideiak, 1992ko ekainean, Rio Janeiron egindako Lurraren Gailurrean aurkezturikoak.

Ikerketarako ongi datozkidan horietako ideia pere bat hartuko ditut:

Bata, erakunde ekonomikoaren helburua komunitatearen oinarrizko baharrizanak emendatzea dela, hala nola, elikadura, sabai, jaki, hezkuntza, osasuna eta kultura disfrutatzea, eta horrek lehentasuna duela beste edozein kontsumoaren aurrean.

Bestea, aurreko beharrizan fisikoak betetzeaz gain, gizabizitzaren kalitatea ondoko adierazle hauen menpe dagoela: harreman sozialen garapen, sormena, adierazpen kultural eta artistikoak, espiritualitatea eta komunitatearen partaide produktiboa izatea.

Egitura sozial eta norbanakoaren arteko dialektika. Bizi dugun errealitateak alde batetik bere onurak erakusten dizkigu, aurrerapen zientifiko teknologikoak, eta bestetik, desberdintasunak, txirotasuna, bazterketa, desenkantua, zapalkuntza sozial zein ekonomikoak, eta horren aurrean, zera galdetu beharko dugu: egungo botere erlazio sistemaren aurrean, aurkitu dezakegu hezkuntzan alternatibarik? Irakasle legez, baikorra izan behar dut, behintzat.

Aipu bat


"Gure etorkizunaz

jabetu gaitezen
egungo humanismoa da.

Gure eskoletan,
gure unibertsitateetan
produzitutako jakintzak
deus balio du,
ez badio laguntzen herriari,
bere buruaz kontzientzia hartzen
bizitza-subjektutzat eraikitzeko."


Emir Sader (Rioko Unibertsitateko soziologoa)
GARA, 2003ko maiatzaren 5ean, 9.orr.

2007-04-10

Hezkuntza Vs Txirotasuna

Gure 1. munduko gizartean heziketa denok lortutako eskubidea da, eta normaltzat hartzen dugu. Baina garai batean, heziketa sektore batentzat baino ez zen, egin eginean ere, hauxe da gaur egun, 3. munduan jazotzen dena. Izan ere, eskolak minimo batzuk bermatzen ditu denok kulturara heltzeko, denok gauza bera ikas dezagun, edo hori da helburua, behintzat. Beraz, gizartean txertatu ahal izateko hezkuntza ezinbestekoa dela esan dezakegu.

Gizartean txertatzeak gizartean parte hartzeaz gain, hau da, erabakitzeko eskubidea nahiz aukera izateaz gain, txirotasuna alboratzea ere esan nahi du.


Mundua aldatzen zaigu, kapitalismoaren zein globalizazioaren eraginez. Bitakora honetan bilakaera honen ondorio larrienetariko bati buruz arituko naiz, hots, hezkuntza eza eta txirotasunaren arteko parekaketari dagokionez.

2007-03-07

Ni neu


ONGI ETORRI NIRE BLOGERA!!


Kaixo!, Bilboko Estibaliz Santamaria nauzue, 28 urte ditut eta Santutxu auzoan bizi naiz. Haur Hezkuntzako 3. maila amaitzear nago Bilboko Irakasleen unibertsitate eskolan. Aurretik, Informatika aplikazioen garapena goi mailako ikasketak burutu nituen, Erandioko Ategorri-Tartanga institutuan. Beraz, umeekin aritzea eta programatzea gustatzen zaidala esatea soberan dago.

Aurrekoaz gain, bidaiatzea, irakurtzea, lagunekin egotea eta mendizaletasuna ditut gogoko.

Blog honi buruz nirekin hitz egin nahi baduzue, hona hemen nire helbide elektronikoak: estitxu.sg@gmail.com, estitxu_261278@hotmail.com

Bloga zuen gustukoa izatea espero dut.
Besterik gabe, agur bero bat