Education Vs Poverty

2007-04-12

Eskola ingurunea eta hezkuntzaren arteko erlazioa neoliberalismoan

Eskola ingurunea eta hezkuntzaren arteko erlazioa aztertzeko, kokatu gaitezen egungo sistema ekonomikoan, eta gizarte ohial orokorra eta modu unibertsalez zeharkatzen duten zenbait kontraesan jakinetatik abiatuko gara. Neoliberalismo sistemaz azterketa burutu duten pentsalari garaikideek, besteak beste, plazatutako hiru kontraesanak, labur esanda, hauxek dira:

1. Legitimazio arazoak kapitalismo berantiarrean deitutako liburuaren hiru pasarte desberdinetan, Habermasek zera diosku, ordena kapitalistaren oinarrizko kontraesana, aberastasun publikoaren jabekuntza pribatua dela, edo nahi bada, guztionak diren interesak, batzuen interes partikularretara makurtzearen kontraesana.

2. Giza eta gizarte-errealitateaz interpretazio hegemonikoa ekonomizismoa dela eta honen aurrerakadatik abiatuz, Jesus Ballesterosek hurrengo hau azaltzen du, gure garaiko problema handienak ez direla teknikoak, etikoak baizik.

3. Azken kontraesana, Castellsek planteatzen diguna, globalizazioaren eta identitatearen arteko oposizioa moldatzen ari dela gure mundua eta gure bizitzak.

Aipatutako aberastasun soziala aberastasun pribatutzat erabiltzea oposizioak, bi arazotara eramaten gaitu, batetik, nola banatu era injustuan, eta halaere, legitimoan sozialki ekoiztutako aberastasuna, eta bestetik, kontraesana mantentzeak berak krisialdiak izango ditu, eta hauek ez dira maila ekonomikoan iragartzen, maila soziokulturalean baino. Beste hitz batzutan esanda, banaketa ez-zuzen izaten jarraitzeko, sistema kapitalista etengabeko legitimazioak egin beharrean dago, eta hauek nagusiki, esparru soziokulturalean ematen dira.

Merkatu ekonomikoan garaturiko teknika-etika kontraesana aztertzean, ideologia teknokratikoak ingurugiroaren suntsiketa, hirugarren munduaren txiroketa, arma karrera, kontsumismo eroa eta gizabanakoaren indiferentzia ekarri ditu. Baina badela beste jarrerarik ere, erresistentziarena alegia, giza beharrizan oinarrizkoenak, biologiatik sinbolikoraino, emendatzearen alde jokatzen duena.

Boterea aberastasuna, informazio eta sare global orokorrean egituraturik dago, eta finantz merkatuaren harreman sare konplexuak egitura globalizatua duen bitartean, esperientzia, demokrazia eta nortasuna lokalak dira. Ondorioz, egungo gatazka, elitekoek ezarritako menperapen sistemaren eta nortasun kolektibo berriek daramaten askapen mugimenduen artean (feministak, ekologistak, antimilitaristak, ...) ematen da.

Kontraesan horiek askatzeko eredu zehatzik egon ez arren, bada bestelako aukerarik, eta da, mundu osoko mugimendu sozialen topaketako aitorpen eta hitzarmenetan ondorioztatzen diren ideiak, 1992ko ekainean, Rio Janeiron egindako Lurraren Gailurrean aurkezturikoak.

Ikerketarako ongi datozkidan horietako ideia pere bat hartuko ditut:

Bata, erakunde ekonomikoaren helburua komunitatearen oinarrizko baharrizanak emendatzea dela, hala nola, elikadura, sabai, jaki, hezkuntza, osasuna eta kultura disfrutatzea, eta horrek lehentasuna duela beste edozein kontsumoaren aurrean.

Bestea, aurreko beharrizan fisikoak betetzeaz gain, gizabizitzaren kalitatea ondoko adierazle hauen menpe dagoela: harreman sozialen garapen, sormena, adierazpen kultural eta artistikoak, espiritualitatea eta komunitatearen partaide produktiboa izatea.

Egitura sozial eta norbanakoaren arteko dialektika. Bizi dugun errealitateak alde batetik bere onurak erakusten dizkigu, aurrerapen zientifiko teknologikoak, eta bestetik, desberdintasunak, txirotasuna, bazterketa, desenkantua, zapalkuntza sozial zein ekonomikoak, eta horren aurrean, zera galdetu beharko dugu: egungo botere erlazio sistemaren aurrean, aurkitu dezakegu hezkuntzan alternatibarik? Irakasle legez, baikorra izan behar dut, behintzat.

No hay comentarios: