Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak euskal hezkuntza-sistema osoari buruz egiten du gogoeta, baita hezkuntza-prozesuan hurbilen dauden bitartekoei buruz ere, hala nola eskolari eta aholkularitza eta laguntzarako eragileei buruz. Garrantzi berezia duten hainbat nabarmendu behar dira:
- Eskolak garapenerako ingurune eta bitarteko egokiak eskaini beharko ditu, guztiak sartzen diren eskolaren ikuspegitik. Era berean, eskolak berak ikaskuntza arrakastatsua errazteko sortzen dituen oztopoak baztertu beharko dira.
- Desberdintasunerako errespetua, eta eskubide eta aukeren berdintasuna uztartuko dituzten estrategiak bilatu behar dira, eta taldeen arteko elkarbizitza eta elkarrizketa sustatu beharko da.
- Gutxiengoen kultura eskolara hurbiltzeak ikasgelako jarduna berriro planteatzea eskatzen du, eta horrek hezkuntza-jardueraren elementu guztietan eta curriculumaren funtsezko elementuetan eragina izango du.
- Planteamendu orokorra egin beharko da, ikastetxearen bizitza osoan eragina izango duen planteamendua.
Horrenbestez, hezkuntza- administrazioa -hezkuntza kudeatzeko irizpideen bitartez-, irakaskuntza, tutoretza eta laguntzarako eragileak, eta erkidegoaren beraren beste eragile batzuk inplikatuko dituzten ekintzak bideratu beharko dira.
Ildo horretan, honako alderdi hauek jorratuko dira: irakasleon prestakuntza-prozesuak nabarmentzea; hezkuntza-erantzun aberatsa planteatuko duten hezkuntza eta curriculumeko proiektu inklusiboak sustatzea; hizkuntza indartzeko baliabideak hornitzea; atzerriko ikasle etorkinak euskal kulturan sar daitezen bultzatzea; gure gizartean dauden beste kultura batzuen elementuak curriculum-proiektuetan sartzea, horiek hobeto ezagutu eta baloratzeko eta aurreiritziak eta estereotipoak arbuiatzeko; familiak eta eskola inplikatzea, ikasle etorkinek eta gutxiengoen kulturetako familietako ikasleek eskolan arrakasta lortzeko proiektuetan; laguntza pertsonalak eta ekonomikoak ematea, eta abar.
Iturria: Berritzegunea