Politika, hizkuntza eta hezkuntzarekin arteko harremanak boterearen argitan aztertzea da saio honen xedea. Hiru kontzeptu hauek, eguneroko bizitzan maizenik darabiltzagunak hain zuzen, errotik ditugu polisemikoak. Hala gertatzen da, beste arrazoien artean, kontzeptu horiez diharduten Gizarte Zientziak eta horietako bakoitzean dauden paradigmak, halaber, anitzak direlako. Izan ere, kontzeptu horiek errealitatean hertsiki lotuak daudela eta, nahiz modu batera zein bestera definitu, elkarren erreferentzian agertu ohi direla. Lotura horiek nolakoak diren eta nola azaltzen diren, hortxe datza kontua.
Edozein gizarte-fenomeno aztertzen delarik ere, ohargabean edo ohartuta, beti egoten da ikerketa ustez zientifiko batean diskurtso ideologizatua egiteko arriskua. Horregatik, jarraiko hiru maila hauek bederen berezi beharrekoak dira: ezagutu nahi den errealitatea bera, ideologiak eta jakintza. Baina, Gizarte Zientzietan paradigma bat baino gehiago egonda, zer-nolako prozedura metodologiko-teorikoa erabili behar da hiru maila horiek garbi bereizteko eta errealitatearen ezagutza espezifikoan aurrera egiteko? Ikertzaile bati hementxe sortzen zaizkio zailtasunak. Ezagutzen dituen paradigma ezberdinetatik baten bat hautatzen da, eskuarki, gehien konbentzitzen duen hura, edo, bestela, norberak bere eredua eraikitzen du. Hezkuntzaren Soziologiaren inguruan eraikiak izan diren teoriak aztertu eta sistematizatzen aspalditik dihardugu, baina, egia esan, ez gara ausartu izan geure bide autonomoa egiten. Azkenean, gure arrazoiketa sistematizatua erabat biribiltzeko zain egon gabe, gutxi asko ondua dugun eredu teorikoaren norabidea markatzen duten lerro nagusiak seinalatzeko moduan gaude. Argitasunaren amorez, 1. taulan aurreratzen dut jardunaren hezurdura.
Taula: Gizarte errealitatea, ideologiak eta jakintza
Elkarrekintzen sarea | ||||
1. Egitura egituratzen | | 2. Gizartea eraldatzen | ||
Erakundeak | Taldeak | | Gizarte kontrola | Gizarte aldaketa |
Familia | Generoa | | Menerapena | Gatazka |
Hezkuntza | Klaseak | | Legitimazioa | Kontraesanak |
Ekonomia | Etniak | | Moralitatea | Interesa |
Erlijio | | BOTEREA | Araua | Motiboa |
Politika | | | Ordena | Teknologia |
Ekologia | | | Adostasuna | Demografia |
Hizkuntza | | | | Erresistentzia |
| | | | Mugimenduak |
| | | | Baloreak |
| | | | Ideologiak |
3. Errealitatea ezagutzen | ||||
Politikaren esparrua | Hizkuntzarena | Hezkuntzarena |
Goian aipatzen ditudan ideien sortzailea Paulo Iztueta Armendariz da, "Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian" liburuan agertzen diren arren, ikuspegi globalago batetik, Mundu mailan ere aplika ditzakegu, txirotasuna baztertzeko eta demokrazia ezartzeko hezkuntzaren garrantziaz jabetzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario